miércoles, 24 de abril de 2013

BERA EZAGUTZEN: PARKEAK I

Bigarren hiruhilabeteko azkeneko egunean eta Aste Santuko oporrak hartu aurretik irteeratxo bat egin genuen. Irteera honen helburua Bera herriko txoko berriak ezagutzea izan zen eta aldi berean beste gauzak ere landu genituen: bide heziketa, Pazko ohiturak, ... Irteerako ibili genuen hildoa herriko parkeak izan zen.

Eskolatik atera eta Legia karrikatik Kanttonttiki estratatik Eztegara Pasalekura atera ginen eta hortik Bidasoa kalea zeharkatuz gure lehendabiziko geldiunea izan genuen: Xubi Xabal parkea, zubia eta Migel goiaingeruan homenez eginiko iturria.

El último día del segundo trimestre y antes de comenzar las vacaciones de Semana Santa hicimos una pequeña salida. El objetivo de la misma era conocer nuevos rincones de Bera y al mismo tiempo trabajar diversos aspectos: Educación Vial, costumbres de Pascua,... Utilizamos como hilo conductor los parques de la localidad.

Salimos del Centro por la calle Leguía y por el caminito de Kanttonttiki salimos al Paseo Eztegara y desde allí cruzando la calle Bidasoa encontramos nuestra primera parada: el parque de Xubi Xabal, el puente y la fuente en honor al arcángel San Miguel.

Eztegara Pasalekua

Bidasoa kalea zeharkatzen
 
Xubi Xabal parkea

Xubi Xabaleko zubia








Migel goiaingeruan homeneko iturria


Hemendik "Paseo Colon" deitutako bidaxkatik eta Bidasoa ibaiaren ertzetik San Migel zubiraino hurbildu ginen. Ikasleei anitz gustatu zitzaien bidaxka, ohianean zeudela zirudiela erraten zuten eta ibaiatik hain hurbil joateak izugarri gozatu zuten. 

De aquí por el caminito llamado "Paseo Colón" y bordeando el río Bidasoa llegamos hasta el puente San Miguel. A los niños les encantó el camino, decían que parecía que estábamos en la selva y disfrutaron mucho de ir tan cerca del río.







Txoko zoragarria




Beran ezohikoak diren zuhaitzak ikusi genituen: palmondoak






Zakar anitz ikusi genituen Bidasoak utziak.
San Migel zubia

Soldadu ingeles baten ohorean jarritako oroitarria




Bertan ginela zubiaren begi baten azpian sartzea erabaki genuen eta hantxe gozatu zuten harriak ibaira botatzen. Handik Zalaineko poligonoruntz abiatu ginen eta azkeneko geldiunea topatu genuen: parkea, frontoia eta futbito zelaia... Leku on bat gosaltzeko.

Cuando estábamos allí decidimos bajar a uno de los ojos del puente y disfrutaron muchísimo tirando piedras al río. Del puente salimos hacia el polígono de Zalain y encontramos nuestra última parada: el parque, el frontón y el campo de futbito... Un buen sitio para almorzar.












Gosaldu eta gero Pazko igandean dauden ohituretaz hitzegin genuen: adar-opilak, opilak, Monak, Pazko arrautzak, ... Eta Pazko arrautzen bilaketa bat egitea eskeini genien. Izugarri kontent jarri ziren eta primeran pasatu zuten arrautzak bilatzen... batzuk zorte gehiagokin besteak baino... baina azkenean inor ez zen arrautzik gabe geratu.

Después de almorzar hablamos de las diferentes costumbres del domingo de Pascua: las adar-opilak, las opillas, las monas, los huevos de Pascua, ... Y les planteamos una búsqueda de huevos de Páscua. Se pusieron muy contentos y lo pasaron de primera buscando los huevos... unos con más suerte que otros... pero al final nadie se quedó sin huevos.































Primeran pasatu genuen eta arrautzez ongi hase eta gero eskolara itzuli ginen bide beretik.

Lo pasamos muy bien y después de hartarse de comer huevos de chocolate volvimos al centro por el mismo camino.


Sarrera honen argazki anitz ikasleek atera zituzten.
Muchas de las fotos de esta entrada han sido sacadas por los alumnos.